XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Korteko bizimodua

Ohore handia zen Versaillesen hartua izatea, eta are ohore handiagoa bertan ostatu hartzera gonbidatua izatea.

Frantzia guztiko aitonen semeak, beren emazteekin batera, etortzen ziren Luisen kortera erregearen oneritzia lortzeko esperantzatan.

Haietako batzu bere senideak ziren, beste batzu lagun minak.

Luisi asko gustatzen zitzaion jende argi eta azkarrez inguratuta egotea eta beraiekin ibiltzea denborapasa, ehizan, osterak egiten lorategietatik, musika entzuten edo korteko ospakizunetan parte hartzen.

Zorigaitzekoak alferrik egoten ziren erregearengandik hitz gozo edo begirakune suspergarririk noiz jasoko zain.

Familiarik aberatsenek jauretxeak eraikitzen zituzten Versailles herrian edo bere ingurumarietan.

Oso sarritan, berak erregeak ez bazuen onartzen ere, zenbait kortesauk ez zieten begiratzen korteko arautegiak agintzen zituen lege zorrotzei eta Parisera joaten ziren opor egun batzu igarotzera.

Neguan, Versaillesen, bost mila pertsona inguru bizi ziren, udan aldiz, bi milatara ere ez ziren heltzen biztanleak.